XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Alkool-gaitzdunak eta drogatuakZiur esan genezake, alkoola edatera, eta geiegi edatera eramaten duan gaurko bultzagarririk aundiena bakartasuna dala.
Gaztea, bere lagunetatik baztertua ez arkitzearren, errebelarra txastatzera, juan oi dan bezela, adiñeko pertsonak ere, artzen dituzte zenbait oitura, euren buruak gizaartetik bereiztuak ez ikustearren.
Izan ere, gizartearen ukatze edo ezetzpena somatzea naikoa du gizonak, bakartasunaren garratza txastatzen asteko.
Gizakiaren inguruko giroak ba-du sarri zer-ikusirik edan-gogoa sortzearekin.
Norbere burua lagun gabe somatzen duten askok uste izan oi dute, edariak askatasuna emango diela, eta bai lagundu ere, bestela egitera ausartuko ez liraken zenbait gauza burutzen.
Uste orrekin, tarteka ba`da ere, bakartasunaren menderatzea errezago gertatzen zaie.
Bañan gerora, mailla ontaraño iritxi ezkero, edariak eman izan dion
Bakartiak, sarri, euren borondatearen ondamenera eramaten dituan beste sorkaria droga degu.
Sorki onen eskuratzeak ere ba-ditu bere lanak.
Asierakoan aixa eskuratzen dizkitzute
Orduan asten da izugarria.
Barru aberats baten jabe ez dan pertsona bakartia, bereala gizartetik baztertua arkitzen da.
Une ontatik aurrera, amilka erortzen da be-beeko maillaraño, eta bere sendakuntza eta gizaberritzea erabat zail biurtzen.
Ala ere, gizaki au oartuko ba`litz, bere zorigaitzaren iturburua, bere bakartasunean datzala batikbat, oraindik sendakuntzaren zerbait itxaropen eduki liteke, bañan ondamenak bazterra jo baldin ba`du, alperreko lana....